TALLER JAKINTZA
JAKINTZA Lehenik eta behin, haurrak gelara sartzerako, argazki desberdinak gelatik sakabanatuak utzi genituen. Ikasleak gelara sartu zirenean, borobil batean eseri ziren eta gure burua eta tallerraren nondik-norakoak aurkeztu genizkien. Ondoren, gelatik libreki ibiltzen utzi genien argazkiak ikus zitzaten eta haiei buruz haien kideekin hitz-egin zezaten. Horretarako, denbora-tarte labur bat utzi ondoren, bakoitzak irudi bat hartu zuen eta, berriz ere, borobilean eseri genituen. Irudi guztiak aztertu genituen zenbait galdera burutuz, hala nola, zer ikusten da? Nola daude irudiko pertsonak? Zergatik? Jarraian, gerrako soinuak, uraren soinua eta zaborra jasotzen duen kamioiaren soinuak jarri genizkien. Soinu horiek aurrez zituzten irudiekin erlazionatzeko aukera eman genien, horrela zarata eta irudiaren arteko lotura aurkituz. Jarduera horren bitartez, errealitateko hainbat gertakizun eta egoera ezagutzeko aukera izan zuten eta horien inguruan hausnartzen jardun zuten. Hemen, bakoitza